Ziurtatu ekoizpenean NTS.jsen LTS (Long Term Support) bertsioa erabiltzen ari zarela erroreen konponketa kritikoak, segurtasun eguneratzeak eta errendimendu hobekuntzak jasotzeko.
Node.jsren LTS bertsioak gutxienez 18 hilabetez onartzen dira, eta bertsio zenbaki bikoitien bidez adierazten dira (adibidez, 4, 6, 8). Bertsioak onenak dira ekoizpenerako, LTS bertsio lerroa egonkortasunera eta segurtasunera bideratuta baitago, "Oraingo" bertsio lerroak, berriz, bizitza motzagoa eta maizago eguneratzen du kodea. LTS bertsioen aldaketak egonkortasuna, segurtasun eguneratzeak, npm eguneratze posibleak, dokumentazio eguneratzeak eta lehendik dauden aplikazioak ez apurtzeko frogatu daitezkeen zenbait errendimendu hobekuntzetara mugatzen dira.
🔗 Node.jsren bertsioen definizioak
🔗 Funtsezko urratsak; Rod Vagg-en epe luzeko laguntza Node.jsrentzat
...Hauetako bakoitzaren bertsio inkrementalen egutegia erroreen konponketen, segurtasun konponketen eta beste aldaketa txiki baina garrantzitsu batzuen eskuragarritasunaren araberakoa izango da. Fokua egonkortasuna da, baina errore ezagunen kopurua minimizatzea eta segurtasun arazoak sortu ahala haien berri jakitea ere bada egonkortasuna bermatzea.